NAIZ

Auto, motor eta kamioi klasikoen erakustaldia Miribillan

Auto, motor eta kamioi klasikoak ikusteko aukera izango da igande goiz honetan Miribillako parkean.

Ekimenaren aurkezpena Bilboko Udalean.
Ekimenaren aurkezpena Bilboko Udalean.

Gaur goizean aurkeztu da Bilbon «Aparteko Ibilgailuen IV. Kontzentrazio Solidarioa». Igandean, irailak 10, egingo da ekimena eta ahundik gora ibilgailu klasikok hartuko dute parte.

Bildutako dirua egoera ahulean dauden pertsonen alde lanean diharduen Korrontearen Alde elkarteari emango zaio.

Aparteko Ibilgailuen Kontzentrazio Solidarioaren aurtengo edizioaren aurkezpena gaur goizean egin da Bilboko Udaletxean. Bertan parte hartu dute parte Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun, Etxebizitza eta Garapen Osasungarrirako Politiken koordinatzaileak, Jose Ignacio Baranda Miribillako Merkatarien Elkartekoak, Aitor Agüero Bridgestone Basauriko Giza Baliabideen Zuzendariak eta Iñaki Ziarrusta ekitaldian ateratako diruaren jasotzaile izango den elkarteko ordezkariak.

Aurkezpenean, Alfonso Gilek bilbotar guztiak animatu ditu erakusketa hau ikustera joan daitezen; izan ere, «aukera izango dute, euren diseinu edo berrikuntzengatik, bere garaian gogoangarriak izan ziren ibilgailuen modelo asko ikusteko».

Aldi berean, 2014az geroztik Miribillako Merkatarien Elkarteak, Bridgestone Basauriren babesarekin antolatzen duen ekitaldia irabazi asmorik gabekoa dela goraipatu du.

Aparteko ibilgailu horien kontzentrazioa datorren domekan izango da Miribillako parkean 10.00etatik 14.00etara.

Ekitaldia amaitzeko, bazkari solidarioa egingo da.