NAIZ

Igande honetan hartuko du Getxok Hitzaren Dantzaren 3. edizioa

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) antolaturik, igande honetan izango da Hitzaren Dantza jaialdiaren hirugarren edizioa. Goizeko hamaiketan hasita, bertsolari, dantzari, musikari eta joaldunak Getxoko erdigunean barna ariko dira eta, zazpi gunetan saio bana egin eta gero, San Nikolas plazan bazkaria izango da. Bazkalostean Jone Uria, Oihana Iguaran eta Xabi Paya ariko dira bertsotan eta 18.00etatik aurrera erromeria izango da Garilak 26 taldearekin.