NAIZ

Open House ekimena, Bilboko 47 eraikin barrutik ikusteko aukera

Irailaren 23 eta 24ko asteburuan Open House izeneko ekimena ospatuko da Bilbon eta hiriko 47 eraikin interesgarri barrutik bisitatu ahal izango dira. Horien artean daude, Guggenheim, San Mames, Iberdrola dorrea, Ibaigane edo Harino Panadera.

San Mames izango da barrutik ikusi ahal izango den eraikinetako bat. (Bilboko Udala)
San Mames izango da barrutik ikusi ahal izango den eraikinetako bat. (Bilboko Udala)

San Mames, Iberdrola Dorrea, Ibaigane Jauregia, Miribillako Eliza, Deustuko IIBZ Liburutegia, Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen Egoitza, Montero Etxea, Bailen Etxe Orratza, Castaños eta Zankoetako Udaltegiak, Etxe Amerikarrak, Chavarri jauregia, Concordia Geltokia, Harino Panadera…. Guztira Bilboko 47 eraikin egongo dira zabalik jendearentzat irailaren 23an eta 24an, dohainik eta herritarrek barrutik eta kanpotik ikusi ahal izango dituzte. Guggenheim museoa eta Puppy bisitatzeko aukera ere egongo da, baina kasu hauetan zozketa egingo da.

Open House ekimena, arkitektura eta kultura-arloko jaialdia da, herritar guztientzat egiten dena. Normalean herritarrentzat itxita egoten diren edo ezezagunak diren eraikin batzuek ateak zabaltzen dituzte herritarrek bisitatzeko. Jai giroko asteburu horretan garrantzitsuena parte-hartzea da eta hiriari buruz gehiago jakitea, arkitektura, hirigintza eta, azken batean, historiari buruz gehiago jakitea da.

Arkitekturaren alorreko erakusketa behar bezala bideratzeko, 300 boluntariotik gora izango dira eraikinak erakusteko ardura izango dutenak.

Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea; herritarrak dohainik sartuko dira heldu ahala. Ikusgai egingo diren eraikinen kanpoaldean biniloak jarriko dira eta peto bereizgarria jantzita edukiko duten boluntarioek informazioa eman eta sarbideak kontrolatuko dituzte.

Jaialdiaren ordutegia, 10.00etatik 20.00etara izango da larunbaten eta 10.00etatik 19.00etara igandean. Hala ere, eraikin bakoitzak bere ordutegia izango du beren aukeren arabera.

Eraikinen zerrenda

1. Chavarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.
2. Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche.
3. Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.
4. Bailen Etxe Orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.
5. Melia Hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche&Pérez-Iriondo.
6. Iberdrola Dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.
7. Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro.
8. Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas.
9. Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.
10. Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark.
11. Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba.
12. Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P Basáñez.
13. Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2010. A. Siza, R. Losada.
14. Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM.
15. IDOM Egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM.
16. YohnJauregia (“La Bolsa” eraikina), 1727.
17. Montero Etxea, 1904. L.Aladrén, J.B Darroquy.
18. Carlton Hotela, 1926. M.M.De Smith.
19. Euskalduna Jauregia, 1999/2012. F.Soriano, D. Palacios.
20. Luis Briñas Ikastetxea, 1933. P. Ispizua.
21. Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña.
22. Bilbao Arena Kirol Jauregia, 2010. J: Pérez Uribarri.
23. IMQ Zorrotzaurre Klinika, 2012. OAB+AIDHOS
24. Santa Maria Eliza, Josefa Miribilla, 2008. IMB
25. San Bizente Eliza. S. XVI-XVII
26. Castañoseko Merkatua (garai bateko ikuztegia) 1910/2009. R. Bastida / IMB
27. Torre Madariagako etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann
28. EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides
29. Concordia Geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña
30. Deustuko Sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectos
31. Eliz Museoa. S. XVI-XVII
32. Emilio Campuzano LHII . 1845. G.B. de Orbegozo
33. Esperientzia Gelak. 1885. S. de Goicoechea.
34. Deustuko Unibertsitate Literarioa. 1886. F. de Cubas, J.M. Basterra
35. Deustuko Unibertsitate Komertziala. 1916. C.E. Amann, J.M. Basterra
36. Bilboko Udaletxea. 1892. J. de Rucoba
37. Zankoetako Udaltegia. 1917 / 2011. R. Bastida / J.M. Menchaca
38. Torre Urizar. 1923. R. Bastida
39. Bizkaiko Foru Liburutegia. 1929 / 2007 J.C. Guerra / IMB Arquitectos
40. Erriberako Merkatua. 1929 / 2010. P. Ispizua / E. Puertas
41. Solokoetxeko etxebizitzak. 1931. C.E Amann
42. Etxe Amerikarrak. 1964. R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea
43. Indautxuko Karmen Eliza. 1968. F.J. Ortega Uribe-Echebarria
44. EHAEObiz Egoitza. 1968. RJ.E. Casanueva, C. Garcés, J. Gaya, J. Torres
45. Deustuko IIBZ Liburutegia. 2008. R. Moneo
46. Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos
47. San Mames. 2013. IDOM Arquitectura