NAIZ

Elkarretaratzea, manifestazioa eta kazeroladak, Kataluniako greba egunari babesa agertzeko

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek egindako deialdiari erantzunez, elkarretaratzea egin dute Bilboko Udaletxe aurrean Kataluniako greba egunari babesa agertzeko. Arratsaldean manifestazioa egin dute plaza Eliptikatik abiatuta eta gauean kazerolada ezberdinak antolatu dituzte auzoetan.

Bilbon astearte arratsaldean egindako manifestazioa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Bilbon astearte arratsaldean egindako manifestazioa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Greba orokorra deitu dute astearte honetan Katalunian. Jarraipen handiko jardunaldia izaten ari da eta Euskal Herritik babesa agertzeko mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte. ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde elkarretaratzeak antolatu dituzte eta Bilbon Udaletxearen aurrean egin dute mobilizazio goizeko 11.00etan. Arratsaldean ere manifestazio egingo dute. 19.00etan plaza Eliptikatik abiatuko dira.

Babesa agertzeko ere deialdi zabalak izaten ari dira sareen bitartez eta gaur ere joan den igandean egin bezala, kazeroladak egiteko deia luzatu dute, bakoitzak etxeko leihotik zarata zabal dezan. Honekin batera argi itzalketarako proposamena ere zabaldu da, ordu berean.

Bilboko auzo ezberdinetan antolatu dituzte ekimen hauek eta 21.00etatik 22.00etara bitartean burutuko dituzte.