NAIZ

Bilbo, European Top Destination atarian udazkenerako gomendatutako 16 hirien artean

Erroma, Florentzia, Turin, Venezia, Bartzelona, Pula, Gdansk, Bordele, Hannover, Gante, Budapest, Porto, Edinburgo, Lisboa eta Amsterdam hirial aukeratu dituzte Bilborekin batera udazkenean bisitatzeko 16 leku gomendagarrienen artean.

Abandoibarra. (Bilboko Udala)
Abandoibarra. (Bilboko Udala)

Gehien bisitatutako Europako turismo-atarietako bat den European Top Destination webguneko erabiltzaileek Bizkaiko hiriburua aukeratu dute beste 15 tokirekin batera. Atari horrek lau milioi bisitari baino gehiago izan ohi ditu urtean eta 10.500 pertsonek hartu dute parte aukeraketan.

Bilbok turismorako garai onenetako bat erakusten du udazkenean European Best Destinations-eko erabiltzaileen iritziz. Bizkaiko hiriburua aukeratu dute udazkenean bisitatzeko Europko 16 tokirik gomendagarrienean artean.

«Udazkenean bisitatzeko Europako tokirik onenak» zerrendan egoteak Bilboko nazioarteko turismoaren sustapena bultzatzen lagunduko Udalaren ustez, aipatutako webguneak mundu osoko lau milioi bisitari baino gehiago izan ohi baititu urtean.

Bilboz gain honako hiri hauek dira udazkenerako leku onenen zerrenda osatzen dutenak: Erroma, Florentzia, Turin, Venezia, Bartzelona, Pula, Gdansk, Bordele, Hannover, Gante, Budapest, Porto, Edinburgo, Lisboa eta Amsterdam.

Hautapen-prozesuan parte hartu duten 142 herrialdetako 10.500 pertsonek aukeratu dituzte hiriak. Bruselan egoitza duen European Top Destination ataria erreferentzia-webgunea da turismoaren alorrean, eta Europako Batzordeak turismo jasangarriaren sustapenerako eratu zuen European Destinations of Excellence EDEN programan hartzen du parte.