![Okupazioaren aldeko manifestazioa urriaren 14ean.](/media/asset_publics/resources/000/435/305/article_main_landscape/Captura_de_pantalla_2017-10-06_a_las_10.17.32.png)
Uriola.eus webguneak sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez iragarri dutenez, datorren larunbatean, urriak 14, Bilboko Gazte Asanbalden Sareak manifestazioa antolatu du. 17.30etan abiatuko da Zabalburu plazatik eta urriaren 10ean egingo duten agerraldian azalduko dituzte mobilizazioaren nondik norakoak.
Aipatutako uriola.eus atarian azaltzen dutenez, manifestazioan Bilboko gaztetxeen egoera salatu eta babesa eskainiko diete.
Gogoratu dutenez, Errekaldeko Etxarri gaztetxea joan den urtean itxi zuten eta Deustuko Gazte Lokalak hutsarazteko agindu bat etetea lortu dute momentuz. 26 urteko ibilbidea duen lokal autogestionatuaren arduradunak Bilboko Udalarekin elkarrizketak burutzen ari dira eta iraun bitartean kaleratzerik ez bultzatzeko konpromisoa hartu du Udalak. Insonorizazio proiektu bat aurkeztuko dutela eta kontzerturik ez dutela burutuko hitz eman dute gazte lokaleko ordezkariek.
Bestalde, irailean 6 urte bete ziren Kukutza gaztetxearen desalojoa gertatu zenetik.
Bilboko beste lokal autogestionatuen artean, Alde Zaharreko Zazpi Katu gaztetxea dago ere. Urtarrilean 11. urteurrena ospatuko dute. Santutxuko Karmelo ikastola zenaren eraikinean bultzatutako Karmela proiektua ere aipatu daiteke.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)