![Nekane, atezainaren aurrean. (@AthleticClub)](/media/asset_publics/resources/000/437/733/article_main_landscape/athletic.jpg)
Madrilen aurka neurtu ditu bere indarrak igande arratsalde honetan Athleticek. Ondo hasi dute neurketa zuri-gorriek; gola sartu du Nekanek 8. minutuan baina balio gabe utzi du epaileak jokoz kanpo zegoela adierazita.
Neurketa parekatua jokatu dute bi taldeek, gol aukera askorik gabea. Hala, hutsean iritsi da partida atsedenaldira, aparteko nobedaderik gabe. Bigarrengo zatia hasi bezain pronto Ainhoak sekulako gelditua egin dio Melladori, lehenengo gola saihestuz.
Bi taldeek egin dituzte aldaketak jarraian, eta horrek partidaren erritmoa hautsi du, berez motela bazen. Horretan zirela, Madrileko defentsaren opari bat aprobetxatu du 68. minutuan Nekanek Paola atezaina gainditu eta markagailua irekitzeko.
Izan dute etxekoek banakoa egiteko aukera, baina Sarayk jokoak jarritako falta jaurtiketa zutoinarekin topatu da. Amaieran, Bilbora egin dute hiru puntuek.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)