![Zorrotzako Euskal Errotak eraikina.](/media/asset_publics/resources/000/439/923/article_main_landscape/molinos_Vacos_zorrotza.jpg)
EH Bilduren ustez museo bat «gutxienez» falta da Bizkaian «lan munduarekin, ekoizpenaren arloarekin eta ekonomiarekin lotura daukana», Industria eta Teknikaren Museoa, alegia. «Industriaren erreferentziazko museo baten premia ukaezina da, gure iragan industriala eta orainaren arteko lokarriaren erakusgarri», azaldu du Txusa Padrones batzarkideak.
EH Bildurentzat museo honen kokapenarentzat Ibaizabal-Nerbioiaren arroa kontutan hartu beharko litzateke «han eman baitzen iraultza industrialaren adierazpenik nagusiena, lehengaien gertutasunagatik, ekoizpen guneen hurbiltasunarengatik eta babestutako ibaiko portu nagusia izan zelako».
EH Bilduk Zorrotzan dagoen Euskal Herriko Errota Handien eraikina berreskuratzea proposatu du «balio historiko, sinboliko, estetiko eta zientifikoak» dituelako.
Errota Handien eraikina Babes Berezikoa da eta egun duen egoeragatik «premiazkoa da konpontzea, estruktura gero eta egoera okerragoan dagoelako».
Hala ere, proposamena ez da itxia eta Ezkerraldeko beste tokiren baten egitea ondo iruditzen zaiela azaldu du EH Bilduko batzarkide Txusa Padronesek. Koalizio subiranistaren proposamenak talde guztien baiezko botoa jaso du PPren abstentzioa izan ezik.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)