A. G.

Basket Landesi irabazi beharra du Lointek Gernikak Eurocupen bizirik irauteko

Talde bizkaitarrak, G taldeko azken postua saihesteko, garaipena behar du. Egia da Sutherlandi kontratua etenda indarra galdu duela hegalean, baina, aldiz, Devaughn, Alston eta Bas elkartuz, asko indartu du barruko jokoa.

Ez da harritzekoa Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen Eurocupen darabilen martxa, orain arte jokatutako bi partidak galduta. Alabaina, zeinek ez du irabazterik nahi? Bada, Mario Lopezek zuzenduriko neskek lehen garaipena lortzeko aukera dute gaur 20.00etatik aurrera.

Lan zaila du, hala ere, Gernikak Mont de Marsaneko Francois Miterrand pabiloian. Gernikarren aurkaria, Basket Landes taldea alegia, Eurocupen aurrera egiteko eraikita baitago. Celine Dumerc frantses antolatzaile historikoa, Queralt Casas hegaleko kataluniarra eta Miranda Ayim hegaleko kanadarra –saskiratzaile nagusia, batez beste 16,5 punturekin– dira Akitaniako taldeko jokalari garrantzitsuenak. Baita IDK Gipuzkoako jokalari ohi Cierra Bravard pibota ere. Hala ere, Basket Landesek ez dio nahi bezala ekin txapelketari. Cegleden aurka oso justu, 70-69, irabazi zuen. Gironan, aldiz, egurra jaso zuen: 78-47.

Talde bizkaitarrak, G taldeko azken postua saihesteko, garaipena behar du. Egia da Sutherlandi kontratua etenda indarra galdu duela hegalean, baina, aldiz, Devaughn, Alston eta Bas elkartuz, asko indartu du barruko jokoa. Nahikoa izango ote?