NAIZ

Txekiar Errepublikaren aurka jokatuko du emakumezkoen Euskal Selekzioak azaroaren 25ean

Emakumezkoen euskal futbol selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka partida jokatuko du heldu den azaroaren 25ean. Iñigo Juaristi izango da hautatzaile berria.

Emakumezkoen Euskal Selekzioa. (EAEko Futbol Federakundea)
Emakumezkoen Euskal Selekzioa. (EAEko Futbol Federakundea)

Euskadiko Futbol Federakundeak ohar batean jakinarazi duenez, emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka lagun arteko partida jokatuko du datorren azaroaren 25ean, Ipuruan. Norgehiagokaren xehetasun guztiak bihar Ipuruan bertan egingo duten agerraldian emango dituzte. 

Txekiar Errepublika 37. postuan dago FIFAren zerrendan.

Futbol Federakundeak adierazi duenez, Iñigo Juaristi izango da emakumezkoen Euskal Selekzioaren hautatzaile berria. Nabarmendu duenez, Juaristi emakumezkon futbolean dagoen euskal entrenatzaile onenetakoa da. Athleticekin lau Superliga irabazi zituen bulegoetako lana egitera igaro aurretik.

Iaz, Dublinen irlandaren aurka

Emakumezkoen Euskal Selekzioak Dublinen jokatu zuen iazko azaroan, Irlandako Errepublikaren aurka. Norgehiagoka etxekoentzat izan zen (2-1).