![Metroaren aurkako aurreko mobilizazio bat Antiguan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/443/689/article_main_landscape/metroa.jpg)
Metroaren pasantearen bultzatzaileek lanak aste honetan hasiko direla iragarri dute. Hori dela eta, Satorralaia mugimenduak hainbat mobilizazio deitu ditu aste honetarako eta «jende guztiari» dei egiten diote «inposatze-egitasmo honi ahalik eta herri-mobilizazio indartsuenarekin erantzuteko».
Bihar, azaroak 14, elkarretaratzea eginen dute Merkataritza Ganberan 17:45ean. Bihar egingo dituzte-eta obraren zuzendariek eta Jaurlaritzaren teknikariek egitasmo honek Antiguan zuzenean kalteturiko etxebizitzetako bizilagunei azalpen teknikoak emateko azken bilera, leku berean, 18:00etan.
Ostegunean, aldiz, obrak gelditzeko aldarrikapen gunea osatuko dute Zarautz etorbideko eremu kaltetuan eta bertan prentsaurrekoa emanen dute. Gunea 10:00etatik aurrera egonen da kokatua eta prentsaurrekoa 11:30ean izanen da. Baina mobilizazioak ez dira soilik goizean izanen. Hala, 18:30ean auto-karabana bat abiatuko da Amarako Pio XII Plazatik eta aldi berean hiri-erdialdeko kaleetan informazioa banatuko da.
Aldarrikapen eta protesta asteari larunbatean jarriko zaio txapela, Antiguatik Alderdi Ederrera egindo den manifestazioarekin. 17:00etan abiatuko dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)