![EH Bildu eta ELA Gasteizen elkartu dira. (@ehbildu)](/media/asset_publics/resources/000/446/878/article_main_landscape/ELA.jpg)
EH Bildu eta ELA sindikatua Gasteizen bildu dira. Bertan, egoera politiko orokorra, autogobernua, zerga eta aurrekontu politika edota Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoa aztertu dituzte, arreta berezia jarriz krisiaren ondorioak modurik latzenean pairatzen ari diren sektoreetan.
EH Bilduk «balorazio baikorra» egin du. Koalizioak hainbat eragilerekin egiten ari den bilera errondan kokatu du bilkura eta hitz egiten jarraitzeko borondatea azaldu dute, «euskal herritarren lan eta bizi baldintzak hobetzeko asmoa izango duten akordioen eta sinergien bila».
Biek ala biek «tresna propio eta burujabeak lantzearen beharra» nabarmendu dute, «euskal herritarren eskubideak eta askatasunak gure herritik kanpo dauden interesen eta mandatuen arriskupean ez egoteko eta gure herrian gehiengo sozialaren babesa ez duten PSE eta PP alderdiek baldintzak ezartzea ekiditeko». Bide horretan, «berdintasunean oinarritutako harreman markoa eraikitzeak» duen garrantzia azpimarratu dute.
Zentzu horretan, EAJk eta PSEk adostu dituzten aldaketa fiskalak «eskasak» direla kritikatu dute. «Aldaketa horiek ez dira nahikoak eta anbizio falta izugarria erakusten dute. Gainera, eragin zuzena izango dute gure instituzioen aurrekontuetan eta horien bidez herritarrei eskainiko zaizkien gizarte zerbitzuetan», adierazi du EH Bilduk ohar baten bidez.
Marko berean kokatu ditu EAJk PSErekin eta PPrekib aurrekontuetan eta zerga politikan eta beste hainbat arlotan dituen akordioak. «Ezin da egiturazko akordiorik izan 155. artikulua aplikatzen eta defendatzen duten eta Kataluniako Gobernu legitimoaren erdia espetxean daukaten indar politikoekin». Honela, EH Bilduk prestutasuna agertu du aurrekontuen eta zerga politikaren inguruan EAJrekin negoziazioak abian jartzeko, «beti ere jarrera antidemokratikoa duten eta gure autogobernurako tresnak mehatxatzen dituzten indar politikoekin daukan aliantza politikari amaiera ematen badio».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)