NAIZ

Gaixo dagoen 92 urteko ama ikusteko baimena eman dio epaileak Txuma​ ​Altableri

Txuma Altable preso politiko iruindarrari bere ama ikusteko baimena eman diote. Hasiera batean ezezkoa eman arren, epaileak arrazoia eman dio presoari. Altableren amak 92 urte ditu eta parkinsona dauka.

Txuma Altableren aita eta Anaia, Etxerateko Urtzi Errazkinekin batera. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Txuma Altableren aita eta Anaia, Etxerateko Urtzi Errazkinekin batera. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Espetxe Zaintzako epaileak baimena eman dio Txuma Altable Txantreako preso politikoari, Etxeratek ohar baten bidez jakinarazi duenez. 92 urte ditu euskal presoaren amak eta aspalditik parkinsona dauka.

Altable Castello I espetxean aurkitzen da, Iruñetik 550 kilometrotara urrundua. Joan zen astean, bai Castello I-eko zuzendaritzak, zein Espetxe Instituzioaren zuzendaritzak Txuma Altableri bere senideen bisitak debekatu izana salatu zuen Etxeratek prentsaurrekoan. «Legeak nafar presoaren eskubideak babestu eta aitortzen ditula» azpimarratu zuten.

Era berean, preso nafarrak eta bere familiak pairatzen duen urrunketa ekarri dute gogora, Altablek senideengandik gertu egoteko espetxe aldaketa eskatu dezakeela nabarmenduz. «Horretarako baldintzak betetzen dira espainiar Auzitegi Nazionalaren fiskaltzak egindako txostenaren arabera».