NAIZ

Cafe Bar Bilbaok antolaturiko teatro laburreko gidoien sariaren XV. edizioa

Cafe Bar Bilbaok antolaturiko teatro laburreko gidoien sariaren 15. edizioa ospatuko da aurten. Antzezlanak aurkezteko epea abenduaren 31an amaitzen da. 750 euroko saria jasoko dute irabazleek.

Cafe Bar Bilbao, gidoien saria.
Cafe Bar Bilbao, gidoien saria.

Cafe Bar Bilbaok teatro laburreko gidoien sariaren XV. lehiaketa antolatu du eta abenduaren 31an bukatzen da aurkezteko epea.

15. edizio honetan ere bi sari nagusi izango dira. Bat, euskaraz eta beste bat gaztelerazko antzezlanetarako.

Sari bakoitzeko irabazleek 750 euro jasoko dituzte eta, antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren web orrialdean publikatuko dira.

Honekin batera, antzezlanak aurkezteko epea datorren abenduaren 31an bukatzen dela gogorazi dute.

Aurtengo edizioko berrikuntza hirugarren sari berezia izango da, lankidea eta laguna duten Patxo Telleriarentzat, «azken urteotan euskal dramaturgian egindako lanagatik» azaldu dutenez. 

Zehazki ‘Tabernaria: Instrukzioak Botatzeko Ondo bat Kaña’ teatro laburreko lanagatik emango diote sari berezia.

Cafe Bar Bilbao, Teatro Laburreko sari honen ezaugarri nagusia formato txikikoak izan behar dutela aurkeztutako obrek.

Honek esan nahi du, antzezlanaren beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar direla eta, banaketa eta ekoizpen errezekoa izan behar dutela.