NAIZ

Ibon Iparragirre ospitalera eraman zuten bart baina Alcalako espetxean dago berriz ere

Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarra ospitalera eraman zuten bart, aurreko astean eztulka hasi eta egoerak okerrera egin ostean. Hala ere, familiak NAIZi jakinarazi dionez, Alcala-Mecoko espetxean aurkitzen da berriz ere presoa.

Ibon Iparragirreren askatasuna aldarrikatzen, artxiboko irudian. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Ibon Iparragirreren askatasuna aldarrikatzen, artxiboko irudian. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoa Alcala-Mecoko espetxetik Madrilgo ospitale batera eraman zuten atzo gauean. Ingurukoek jakinarazi dutenez, iragan astean, Iparragirre eztulka hasi zen eta asteburuan areagotu egin zaio. Azterketa batzuen ostean, espetxean bueltan da berriro ere.

Asteburuan espetxean ez zegoen medikurik eta beraz, atzo bidali zuten ospitalera. Ez da lehen aldia Iparragirre eztularekin ospitaleratu egin behar dutela. Maiatzean, neumonia diagnostikatu zioten. Gaixotasun larria pairatu arren eta mediku txostenek bere kaleratzea eskatu arren, espetxean jarraitzen du eta bere baldintzapeko askatasuna Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailea den Castro epailearen eskuetan dago eta honen erabakiaren zain aurkitzen da presoa guar egun.

Azken analisietan 20 defentsa baino ez dituela jakinarazi zioten Iparragirreri. Pertsona heldu osasuntsu batek 723-1.124 inguruan izaten ditu defentsak. Aldiz, 500 defentsatik behera dauzkan pertsona batek kaltetuta edukitzen du immunitate sistema. Ibon Iparragirrek 450 defentsa zituen 2014ko martxoan berriro ere kartzelaratu zutenean eta defentsa hauek behera egin dute etengabe ordutik, eogera larrituz.