ELA sindikatuak komunikabideetara bidalitako oharrean, Euskalduna Jauregian zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzten EULEN enpresako langileek lan-baldintzak hobetu nahi dituztela aldarrikatzen dute.
Azaltzen dutenez, «EULEN enpresak Euskalduna Jauregiko zerbitzuak azpikontratatzen ditu, eta, guztira, 45 lagun gara azpikontratutako zerbitzuak eskaintzen ditugunak. Orohar, aretoen muntaia eta desmuntaiaz arduratzen gara; laguntza teknikoa eskaintzen dugu; atezainen laguntzaile aritzen gara; bisitariak kokatzen ditugu, arropazaindegiaz arduratzen gara; ekitaldiak koordinatzen ditugu eta leihatilan ere egoten gara».
Oharrean diotenez, «helburu argi batekin antolatu gara: Euleni lan-baldintza duinak bermatu ditzala exijitzea. Halere, eskatzen dioguna bermatzeko borondaterik ez duela ikusita, abenduaren 28tik aurrera greba mugagabean izango gara Euskaldunako Jauregian».
Langileek salatzen dutenez, «Eulen enpresan urte askotan lanean aritu eta gero, hau da gure egunerokoa: Legeak ezarritako langa gainditzen duten lanaldiak. Lan-egutegirik ez. Plusak ez dira bermatzen; txanda aldaketei dagozkienak, gauez lan egiteagatik jaso beharrekoak, antzinatasunari lotutakoak… Lanerako prest egon behar dugu edozein momentutan; ordutegia noiznahi aldatzen digute aldez aurretik abisatu gabe. Soldata prekarioak, orain dela urte asko gaurkotu gabekoak. Lan Osasuneko araudia ez da errespetatzen. Iruzurra kontratazioetan».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)