![Iruñea Antitaurinak zezenketen kontrako sanferminetako eskailera ospatuko du. (Iruñea Antitaurina)](/media/asset_publics/resources/000/459/535/article_main_vertical/1_enero.jpg)
Gaurtik hasita eta uztailaren 7ra bitarte, Iruñea Antitaurina kolektiboak sanferminetako eskailera ospatuko du, Iruñeko jaietan egiten diren zezenketen aurka mezua zabaltzeko helburuarekin. Sanferminetako eskailera Iruñeko lagun-taldeek ospatu ohi duten ohitura bat da. Urtarrilaren 1ean, otsailaren 2an, martxoaren 3an, apirilaren 4ean, maiatzaren 5ean eta ekainaren 6an elkartzen dira, uztailaren 7an azken maila harrapatu aurretik.
«Egun bakoitzean ekimen bat egingo dugu eta kalean egongo gara, hiriak ekin behar duen eztabaida bultzatu nahi dugulako», azaldu dute ohar baten bidez. «XXI.mendean ezin da onartu animaliak torturatzea eta inolaz ere dibertsiorako bada».
Gaur, urtarrilak 1, sanfermin eskailera antitaurinoaren lehenengo maila igo eta ospatu dute. «Iruñea ez da taurinoa, sanferminzalea baizik. Horregatik eskailera antitaurinoa igotzen dugun heinean tunel iluna den sufrimendua, bortizkeria, tortura eta heriotzarengandik urruntzen ari gara. Bukaera ahalik eta hurbilen egotea espero dugu eta horretarako lanean diraugu ez baitago justifikaziorik zilegi egiten duena sastakai mota ezberdinez zezena zeharkatzea. Ezta dibisa, ezten-hagak, banderillak, estokea, deskabelloa eta sastakaiz zezenaren gorputzan sartzea ere. 20 minutu amaigabeko tortura buka dadin, zezenketarik ez».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)