Senperek maiatzaren 13an hartuko du aurtengo Herri Urrats jai eta aurten, Seaskak, Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart eskolari bideratuko ditu irabaziak, Kazetak argitu duenez. Gaur Baionan egindako agerraldian jakinarazi dute Larzabaleko ikastetxeak beharra duela hazteko, 200 ikasle baino gutxiago hartzeko pentsatua zen eraikinak 220 hartuko ditu-eta hurrengo kurtsoan.
Baxenafartar eta xiberotarrak biltzen ditu eskolak eta xiberotar horiek direla-eta, Herri Urratsen aurtengo leloa ‘Prefosta’ da. Lelo nahiko baikorra beraz. «Badirudi borrokatu beharko garela aurten Estatu frantsesarekin» azpimarratu nahi izan du Seaskako lehendakari Paxkal Indok.
Maiatzera bitarte, hainbat ekimen antolatuko dituzte. Eta hasteko bertso saio benetan erakargarria eginen dute urtarrilaren 12an, Baionako antzokian, 20:30ean. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre ariko dira. Hau da, Euskal Herriko Bertso Txapelketako finalista guztiak.
«Ohore bat da guretzat bertsolari horiek Baionan izatea» azaldu du Seaskako Estelle Goñik. «Maiatzeko eguna ez da beti aski Ipar Euskal Herriko ikastolen beharrak asetzeko», gehitu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)