Juan Mari Aburto Bilboko alkateak San Inazioko haurreskola inauguratu du. Eraikin horrek 2011tik zeukan Haurreskola lehen solairuan, baina orain bigarren solairuko hegal batera zabaldu ditu instalazioak, hegal hori erabili gabe eta libre baitzegoen orain arte.
Oraindik aurrera, San Inazio auzoak 97 plazako eskaintza du guztira Haur Hezkuntzan 0-2 urte bitarteko zikloan. Handitze honekin, 34 plaza berri gehitu dira. Orain, 1. barrutiko haurreskola honek 0 urteko 32 ume eta urtebeteko 65 ume hartuko ditu. Bilbon 619 plazako eskaintza publikoa dago 2017/2018 ikasturtean. Udalak gogoratu duenez, 0-1 urtekoen gelan 216 plaza daude eta 1-2 urtekoen gelan 403 plaza.
Haurreskolaren handitzelan hauek 385.000 euroko kostua izan dute eta lau hilabete eta erdian egin dira.
San Inazioko Haurreskola solairu bi eta estalkia dituen eraikin bat da, San Ignazio HLHI ikastetxeko eraikin nagusiarekiko erdi-independentea den gorputz baten gisa taxutua, Asturias kalearen ondoan kokatua, eraikin nagusiaren luzapen baten gisa.
Haurreskola hau eraikuntza funtzional bat bezala planteatu da, berarentzat bakarrik den sarrera batekin, eta gainera aparteko instalazioak eta zerbitzuak ditu.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0720_gutun02](/media/asset_publics/resources/001/138/707/article_thumb_horizontal/0720_gutun02.jpg)
‘Le Dauphin’ ontziko euskarazko gutunak: memoriaren kondentsadore, denboraren kapsula
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)