Jaki berriak dastatzeko grinaz hurbiltzen dira Martin Berasategui sukaldariaren bezeroak. Mahaiaren bueltan ipintzen zuten guzti guztia irensteko bokazioz joan zen Tracy-Ann Oberman aktore ingelesaren bikotekidea eta hala egin zuen; izan ere, eder eta dotore mahaia apaintzen zuen ahozapia ere irensten ahalegindu zen.
Ingalaterran ezagun diren zenbait telesailetako aktorea den Tracy-Ann Obermanek berak umorez zabaldu zuen Twitterren bere bikotearen esperientzia gastronomikoa. «Hauxe da Michelin izar bat, bi edo hiru batzen direnean gertatzen dena», dio txioan plateren dekorazioari erreparatzen dioten bi irudi gehituta.
This is what happens when you apply a Michelin Star or two or three. Honestly. @WeWantPlates pic.twitter.com/SR7TJHQnP7
— Tracy Ann Oberman (@TracyAnnO) 2018(e)ko urtarrilak 3
My husband tried to eat the white thing. I mean c’mon. Isn’t everyone’s napkin inflated with water then served in a wooden medieval stone????
— Tracy Ann Oberman (@TracyAnnO) 2018(e)ko urtarrilak 4
Joan den urtarrilaren 3an izan ziren gure artean afaltzen,–en dakigu zehazki Martin Berasateguiren zein jatetxean– eta jatetxeko dekorazioa kritikatu arren, janaria gustukoa izan zuela baieztatu zuen aktoreak.
He has 8 Michelin stars. Overall. Do you understand the concept of how Michelin Stars work. 😜Still think he needs plates. Good food not good presentation. @WeWantPlates
— Tracy Ann Oberman (@TracyAnnO) 2018(e)ko urtarrilak 8