Olatutzarrek gogotik kolpatu dute gure kostaldea azken orduetan, itsasoaren indarra agerian ipiniz. Naturak, noiz edo noiz, ekaitz eta denboraleen bidez erakutsi ohi digu itsasoaren amorrua.
Oraingoan, sare sozialen bidez lehorretik ikusteko aukera aparta dugu. Donostiako Paseo Berrian jasotako bideo honek arrakasta itzela eskuratu du azken orduetan Whatsap, Twitter edo Facebook moduko sareetan.
Goizeko 4.00tatik 7.00tak alerta larajan izan da Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldea, itsasoak bere ohiko maila gaindituko zuelaren beldur. Bestetik, denborale alerta zela-eta itxita zeuden lekuetan ezarritako segurtasun hesiak gainditzeagatik lehen hamar isunak jarri zituzten atzo Donostian.
Ikusi eta gozatu busti gabe!
Mundo
«La ministra Robles me dijo que pasemos página, que nos olvidemos del ‘caso Almería’»
Euskal Herria
«Si a mi mujer le llega a patear un ultra habrían salido todos en tromba a condenar»
Euskal Herria
El Monumento a los Caídos de Iruñea abre sus puertas por un día
Música
60 urteko ibilbideari bukaera ematea erabaki du Benito Lertxundik
Música