NAIZ

‘Zazpi egun, zazpi argazki zuri-beltzean’ egunoroko bizitza, sare sozialetan

Zuri-beltzeko argazkiak bogan jarri dira Facebooken, gurera iritsi eta sare soziala astintzen ari duen erronka honen bidez. 

Miren Begoña Idigoras Mugerzak Baionaren argazki eder hau partekatu du Facebooken.
Miren Begoña Idigoras Mugerzak Baionaren argazki eder hau partekatu du Facebooken.

‘Zazpi egun, zazpi argazki zuri-beltzean’ horixe da egunotan Facebook astintzen ari duen erronka. Aste betez zure egunerokoan bistaratzen dituzun paisaiak, bitxikeriak edo egitekoak sarea sozialean partekatzea da denbora-pasa honen funtsa. Haatik, argazkiak txuri-beltzean izan behar dira, eta ahal dela jenderik gabe eta inolako argibiderik gabe agertu behar dute, hala dio bederen erronkarekin batera datorren bi lerrootako azalpenak.

Erronkak jarraipena izan dezan, argazkia partekatzen duzun bakoitzean, hau da egunero, norberaren lagun bati bota behar zaio amua, erronkan parte hartzeko desafiatuz.

Asko dira sare sozialetan aurkitzen ditugun denbora pasak, baina zuri beltzeko argazkien erronka honen arrakasta esanguratsua da.

Hona hemen erronka honen baitan Facebookeko euskal erabiltzaileen artean dabiltzan txuri beltzeko zenbait altxor: