NAIZ

«Ulertzea bakarrik ez da koska, ezagutzea baizik», Twitter konkistatu duen euskara ikasteko arrazoia

Euskara ikasten hasi berria da Miguel Fornell. Madrildarra da jaiotzez baina Katalunian bizi da. Askotan galdetu diote zergatik ikasi nahi duen euskara eta Twitterren emandako erantzunak konkistatu gaitu.

Pasa den astean izan zuen lehen euskara klasea. Thinkstock
Pasa den astean izan zuen lehen euskara klasea. Thinkstock

Miguel Fornell euskara ikasten ari den madrildarra da. Urtarrilaren 18an izan zuen lehen euskara eskola eta Twitter bidez munduari esan zion zein zoragarria den gure hizkuntza.

Jakintzak trukatuz ari da euskara ikasten, izan ere, izugarri maite duen gitarra klaseekin ordaintzen dizkio euskara ikastaroak Katalunian bizi den euskal herritar bati.

Maiz galdetu diote zertarako ikasi nahi duen euskara, edozein euskaldunekin erdaraz elkar ulertzeko aukera izanik.

«Ulertzea bakarrik ez da koska. Ezagutzea baizik. Eta ezagutza elkarrenganakoa bada, ulermena sakonagoa izango da». Horixe erantzuten du galdetzen dioten bakoitzean eta hausnarketa eder hau Twitterren zabaldu du.

Mezuak ia mila elkarbanatze izan ditu bi egunetan eta 2.200 erabiltzaileek esan dute gustuko dutela. Mezu asko daude ere Forgellen hitzak eskertuz.

Umore onez erantzun die mezu guztiei Forgellek.