Bilboko Udalak Administrazio Orokorreko Teknikarien 28 plaza berri deitu ditu, lehiaketa-oposizioaren bidez eta txanda irekian beteko direnak; gero, hautagaiek praktikaldi bat bete beharko dute.
Plaza horietatik, hamazortzik euskarazko derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna daukate (2016 eta 2017ko lan-eskaintza publikoetan ezarri baitzen euskarako derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna edukitzea) eta plaza bat desgaitasunen bat daukaten pertsonentzat gordeko da.
Gaur deialdiaren iragarkia eta oinarriak argitaratu dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta gero, egun batzuk barru, argitaratuko dira BOEn.
Eskariak aurkezteko 20 egun balioduneko epea iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Era berean, iragarkia BOEn argitaratzen denean, informazio guztia udalaren webgunean egongo da eskura. Eskariak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira.
Hautagaiak lehiaketa-oposizioaren bidez eta txanda irekian aukeratuko dira. Prozedura oposizioarekin hasiko da eta lau ariketa egin beharko da. Ondoren, lehiaketaren fasean merezimenduak baloratuko dira eta azkenik, hautagaiek praktikaldia egin beharko dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)