NAIZ

25 bertsolari gazte lehiatuko dira Bertso Errondan

Lehen kanporaketa astearte honetan, otsailak 6, ospatuko da Errondabide tabernan. Adaxka, La Villa eta Bira tabernetan izango dira beste kanporaketak datozen asteetan eta finala martxoaren 15ean egingo dute Zazpi Katu gaztetxean.

Bertso Erronda
Bertso Erronda

Otsaila eta martxoa bitartean ospatuko da Bertso Erronda, bertsolari gazteen txapelketa Bilboko ALde Zaharrean dagoen Erronda kaleko taberna ezberdinetan. Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan egingo dira kanporaketak eta bakoitzean sei bertsolarik abestuko dute, La Villakoan izan ezik zeinetan zazpi bertsolari izango diren.

Irabazleak Zazpi Katu gaztetxeko finalean martxoaren 15ean egingo den finalerako sailkatu dira. Guztira, 25 bertsolari gaztek parte hartuko dute aurtengo Bertso Errondan.

Lehenengo kanporaketea otsailaren 6an izango da, Errondabide tabernan, iluntzeko 20.00etatik aurrera. Markel Baroja, Uxue Elgorriaga, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Urko Arregi eta Nahia Ibarzabal bertsolariek abestuko dute.

Bigarren saioa Adaxkan izango da, otsailaren 20an eta bertan Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo izango dira.

La Villa tabernan zazpi bertsolari lehiatuko dira otsailaren 27an. Besteak beste, Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregi.

Martxoaren 6an berriz, azken kanporaketa egingo da Bira tabernan. Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz bertsolariak izango dira bertan.