NAIZ
BAIONA

Kondoiak abortuaren aurkako integristengandik babesteko

Abortua hilketa dela esanez otoitz moduko protesta deitu dute Baionan SOS Tout-Petits elkartetik. 15 bat elkartek aurkako mobilizazioak antolatu dituzte, tartean Aitzina gazte antolakundeak. Kondoiak baliatuz integristengandin babesteko mezua helaratu dute.

Abortuaren aurkakoak lurrean kondoiez inguraturik. (@aitzinagazte)
Abortuaren aurkakoak lurrean kondoiez inguraturik. (@aitzinagazte)

«Abortua ’hilketatzat’ jotzen dute integristek bizitzaren alde direla adierazi ohi dute. Neska gazteok badakigu gure gorputzaz erabaki ahal izatea dela bizitzaren alde egitea». Aitzinak Twitter bidez zabaldu duen mezua da, honi loturik argazki esanguratsua. Belauniko abortuaren aurka direnak otoitz egiten, kondoiez inguraturik.

Gaur arratsaldeko Baionako irudia da hori, «Gure gorputza gure erabakia» lelopean egin dute elkarretaratzea abortuaren aurka otoiz egiten ari zirenen aurka.

Abortuaren aurkako otoiz ekimen hori deitu dutenek kontrazepzioaren aurkako mezuak ere zabaldu dituzte, hau «giza pestizida» dela esanez, besteak beste.