NAIZ

Bilbon herri kirolen hogeitik gora erakustaldi eta norgehiagoka egingo dira 2018an

Bilboko Udalak aurten ere herri kirolen aldeko apustua egin eta hogeitik gora erakustaldi eta norgehiagoka programatu ditu 2018rako. Aizkolariak, txinga eroatea, sokatira eta segalariak, besteak beste, Bilboko kaleetan izango dira, adin guztietako publikoak gure herri kirolak ikus ditzan.

Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak herri kiroletako aurtengo eskaintza aurkeztu du. Ikasturte honetan bere mendeurrena ospatzen duen Indautxuko eskoletan egin da aurkezpena, Herri Kirolak gazteen artean sustatzeko.

Urteko egutegia Bilboko Udalak egin du Bilbao Kirolak erakundearen bitartez, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearekin eta herri-kirolak sustatzen dituen Egur Sport erakundearekin batera. Bilboko Udalak jarduera horiek antolatu eta beste batzuetan ere parte hartzen du udal instalazioak lagata, sokatirako finaletarako, adibidez.

Otsailetik abendura bitarterako programatutako jardueretan punta-puntako kirolariak eta diziplina horretan euren lekutxoa topatu gura dutenak arituko dira. Egutegiko probak, gainera, toki nagusia izango dute Aste Santuan eta Aste Nagusian.

Egutegia

-Martxoaren 18a. Astigarraga plaza-San Ignazio. 13:30.

- Martxoaren 29tik apirilaren 1era. Areatza pasealekua. BASQUE FEST.

- Maiatzaren 5a. Indautxu plaza. 13:30. Indautxuko Eguna.

- Maiatzaren 6a. Funikularreko plaza-Matiko.

- Maiatzaren 13a. Arangoiti. 13:00.

- Ekainaren 3a. Martzana-Zazpi Kaleak.

- Ekainaren 24a. Abusu. 13:30.

- Uztailaren 16a. Karmeneko plaza-Santutxu. 20:00. Santutxuko jaiak.

- Uztailaren 31. Levante plaza-San Ignazio. 13:00. San Ignazioko jaiak.

- Abuztuaren 18tik 26ra. Areatza. ASTE NAGUSIA.

- Irailaren 29a. Zorrotzako jaigunea. 13:00. Zorrotzako jaiak.

- Irailaren 30a. Cantalojas - Zazpi Kaleak. Zabalako jaiak.

- Urriaren 7a. Done Petri plaza-Deustu. 13:00. Deustuko azoka.

- Azaroaren 11. Berastegi, Abando.

- Abenduaren 2a. Ametzola. 13:00. San Andresak.

- Abenduaren 21a. Areatza. 12:30. San Tomasak.