NAIZ
IRUÑEA

Sei hilabeteko bidea ospatuko du Maravillas Gaztetxeak larunbatean

Hurrengo larunbatean, martxoak 3, Maravillas Gaztetxea-Gune Sozial Autogestionatuak sei hilabete beteko ditu eta hori ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte.

Maravillas Gaztetxea.
Maravillas Gaztetxea.

«Gonbidapen berezi bat luzatu nahi dizuegu egun hartan ospatuko diren ekimen ezberdinetara. Bereziki, goiz hortan eginen dugun auzo batzarrera, bertan sei hilabete hauen balorazioa eginen dugu eta proiektuari buruzko zuen iritzi eta ekarpenak entzun nahi ditugu», nabarmendu dute gaztetxeko kideek bidalitako oharrean.

Asanblada bukatu eta gero, 1976an faxismoarengatik erahilak izan ziren bost langileei omenaldia egingo dieute eta horren ondoren bermuta egonen da. Bukatzeko, bazkari herrikoia egingo dute Lapiku-Txiki jantokian. Bertan bazkaldu ahal izateko Alde Zaharreko Herriko Tabernan eskuratu behar dira.