![Iñaki Soto eta Mertxe Aizpurua, Lakuako Kultura Ondarearen zuzendari Mikel Aizpururekin. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/476/713/article_main_landscape/egin-ondarea.jpg)
«Itxiera ez legezko, traumatiko eta justiziarik gabea, inoiz gauzatu behar izan ez zena, jasan zuen ‘Egin’ egunkariaren ondarearen berreskuratzea euskal administrazioek bere egitea positiboa iruditzen zaigu. Utzikeria judizialak eta politikoak ondare horren parte handi bat galdu edo kaltetu izana eragin du, baina garrantzitsua da zati bat bederen berreskuratu ahal izatea.
Adierazpen eta prentsa askatasunaren aurkako bidegabekeria haren biktimak ekarri nahi ditugu gogora une honetan, nagusiki ‘Egin’-eko irakurleak eta langileak. Itxiera gure gizartearen askatasunarentzat kolpe gogorra izan zen –gerora beste hainbat etorriko ziren–, baina injustizia hura lehen pertsonan irakurle eta langileek sufritu zuten. Oroimenaren eta giza eskubideen urraketen gainean egin beharreko ariketaren barruan, bereziki gogoratu behar ditugu prozesu judizial gaiztoa eta zigor guztiz injustuak pairatu zituzten euskal herritarrak.
Itxiera ilegal haren ondorioak bizi-bizirik daudela ere gogorarazi nahi dugu: Baltasar Garzon epailearen instrukzioak eraginda, ‘Egin’-ek Gizarte Segurantzarekin zuen zorra GARAri egotzi zioten. Aurrena, egunkari bat itxi zuten modu ilegalean; eta gero, kazetaritza-proiektu barri baten garapena ekonomikoki baldintzatu nahi izan zuten. Hamalau urte dira ordaintzeen etete egoeran gaudela eta euskal administrazioei eskatu nahi diegu, ‘Egin’-en ondarearekin egitekoak diren bezalaxe, esku hartu dezatela zorraren gaian. Afera honek bete-betean eragiten dio prentsa askatasunari, kultur industria gisa beharrezko dugun garapena baldintzatzen digu, eta gure enpresa eta langileak ziurgabetasun egoeran mantentzen ditu».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)