Hasi indartsu hasi da Eibar, Real Madrilen atera iritsiz, aukera nabarmenik izan ez duen arren Kike Garciak bazter-bazterrekin egin duen jaurtiketa arte. Joan-etorrian partida lehen minutu horietan, Eibar baloiaren jabetzaren nagusi... Cristiano Ronaldoren lehen aukera garbia iritsi den arte, 34. minutuan gola zurientzat.
Atsedenaldirako falta ziren hamar minutuetan behera egin dute zertxobait armaginek eta Zidanen hamaikakoak izan du beste aukeraren bat eta eroso amaitu dute madrildarrek lehen zatia.
Bigarren zatian suspertzea berriz eta gola berehala Ramisek buruz. Pedro Leonek atera duen kornerra, bigarren zutoinean zen Ramis eta buruz bazter-bazterretik egin du banakoa. Hortik aurrerakoan zelaian nagusitasuna hartuz joan da Real Madril.
Azken hogei minutuetan, ordea, berriz ere Eibar zelaia bere egiten hasi da eta indartsu iritsi da azken txanpara. Hamar minuturen faltan aukera paregabe Kike Garciak, zurien atezainaren aurrera bakarrik iritsi da baina kontrolak ihes egin dio eta ez da gai izan jaurtiketa zuzentzeko.
Barkatutakoaren zorra bost minutura, aspaldian agertu gabe zebilen Ronaldok egin baitu garaipenaren gola zurientzat. Armaginek Navasen atea estutzen amaitu dute eta Real Madrileko atezaina denbora galtzen. 1-2 amaieran, ordea, partida onda armaginena baina ez eraginkortasunaren nagusiaren aurrean puntuei eusteko adinakoa.