Beñat Atorrasagasti iheslari politiko lesakarra etxera bidean da. Azken 18 urteak eman ditu sorterritik kanpo, baina Herria Dugu Arnasek jakinarazi du Nafrroara bidean dela.
Beñat Atorrasagasti iheslari politikoa sorterrirako bidean da 18 urteren ondotik #kalerakalera pic.twitter.com/nKwg9smT1S
— Herria Dugu Arnas (@HerriaDuguArnas) March 13, 2018
Atorrasagasti Edinburgon atxilotu zuten 2012ko uztailaren 13an eta 2013ko urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera. Bertan epaitu egin zuten eta hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina epaileak kontutan izan zuen bere aurkako auziaren arrazoiak «zaharrak» zirela. «Bere egoeraren garapena» ere aintzat hartu zuen epaileak eta, hartara, zigorra ezarri bai baina espetxea ekiditeko aukera eman zion Atorrasagastiri.
Urte hartako ekainean berriz ere atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian, Jokin Aranalderekin batera, eta espainair Estatuak bere aurka jarritako euroagindua helarazi zioten.
18 urte dira Atorrasagastik Lesaka utzi behar izan zuenetik, baina, jakinarazi dutenez, etxera itzultzen ari da lesakarra.