Belen Gonzalezi azaroan egindako agurrarekin lotuta, Guardia Zibilak Oihana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu gaur goizean. Hauek salatzeko, hainbat elkarretaratze egin dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Iruñean, 19:30ean elkartu dira PPren egoitza aurrean eta bertan «zuek faxitak zarete terroristak», «hau ez da demokrazia» edo bezalako oihuak entzun dira.
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) 20 de marzo de 2018
Donostian ere atera dira kalera, ‘Ez gaituzue geldituko’ zioen pankarta baten atzetik.
Bakearen etsaiek ez gaituzue geldituko #KaleraBakeaIrabaztera #Donostia pic.twitter.com/pkyAhKLmEQ
— Sortu Donostia (@SortuDonostia) March 20, 2018
Bilbon ehunka lagun bildu dira Arriagako plazan atxiloketak salatzeko eta Gasteizen ere Andra Mari Zuriaren plazara jende ugari gerturatu da. Baina ez dira soilik hiriburutan izan elkarretaratzeak. Gernikanm Santurtzin eta Lekeition ere bizilagun ugarik egin dute protesta, sareetan ikusi ahal izan den moduan.
Bakearen eta askatasunaren alde! Ez gaituzue geldituko! #lekeitio #KaleraBakeaIrabaztera pic.twitter.com/pVMBcydrx4
— --Txipi-- (@ttipilekitto) March 20, 2018