Urrezko AMPE saria jaso du Guggenheim museoaren 20. urteurrenaren harira egindako ‘Bilbotarra naiz’ iragarkiak.
Arte garaikideko pertsonaia garrantzitsuek bilbotarrei egindako «omenaldi hunkigarria» jasotzen du saritutako iragarkiak, Guggenheim museotik azaltzen dutenez, «modu hurbil eta umoretsuan, eta bertakoen harrotasun aski ezagunari erreferentzia egiten dio, muga guztiak gainditzen baititu». Frank Gehry, Richard Serra, Jeff Koons, Jenny Hozer eta David Hockney artistek, zeinen obra eta erakusketek itzal nabarmena utzi duten Bilbon, harrotasun bilbotarrari hel egin diote saritutako bideoan.
AMPE sariek 50 urte bete dituzte publizitate sormen onena eta bitartekora modu egokian doitu eta moldatzea sarituz. 2017ko sarien banaketa asteartean izan zen, Madrilgo Florida Retiro aretoan ospatu zen Publizitate Bitartekoen Urteko Galaren 50. edizioan.
Museo batek AMPE sari bat eskuratzen duen lehen aldia da. Guggenheim museoaren kasuan, 20. urteurrenaren harira Estatu osoan gauzatutako telebista kanpainari zor zaio. Zapping Publicidad agentzia egon da iragarkiaren sormen eta errealizazioaren atzean.
Irabazi asmorik gabeko erakunde profesionala da AMPE, eta publizitatearen eraginkortasunarekiko kezka du sortze helburu. Elkarte irekia da, publizitate bitartekoeen garapenerako talde eta enpresa profesionalak barne hartzen dituena.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)