![Errekaleor auzoa. (Jaizki FONTANEDA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/483/051/article_main_landscape/arp_160720_401793_copia.jpg)
«Errekaleor Gasteizko auzo historikoa da, gasteiztar askoren oroimen bizia, hiriaren ondarea. Horregatik, adierazpen hau sinatzen dugunok Errekaleorreko auzia hitzen bidez konpondu dadin eskatzen dugu. Dei egiten diegu Gasteizko udal Gobernuari –eraikinak Gasteizko udalak erosi baitzituen– eta bertan bizi direnei elkarrizketari bidea emateko. Gure hirian, maiz, jakin izan dugu ezberdinen artean elkarrizketa, tolerantzia eta elkarbizitza sortzen. Hiri eredu hori aldarrikatu nahi dugu berriz ere».
Hala dio Lordes Oñederra EHUko irakasleak, Javier Armentia Iruñeko Platenarioko zuzendariak, Blanca Urgell EHUko irakasleak, Daniel Castillejo Artiumeko zuzendariak, Eva Silvan Save the Childreneko kideak eta Rosabel Argote CEARreko kideak, besteak beste, sinatutako testuak, Bai Errekaleorrek komunikabideei bidali dienak.
Izan ere, biharko Udalbatzan Errekaleorreko etorkizunari buruz eztabaidatuko da. PPko zinegotziek auzo askea bota behar dela dioen mozio bat aurkeztu dute, eta ezkerreko taldeek –EH Bilduk, Podemos eta Irabazik– osoko zuzenketa bat aurkeztu dute. Ekimenak bi puntu ditu. Lehenengoan Errekaleor Bizirik mugimenduak egindako lan «gogotsua» nabarmentzen da, bereiziki eremu kulturalean, ingurumenean eta hirigintzako birgaikuntzan. Bigarrenean, Gasteizko udal Gobernuari eskatzen diote Errekaleorreko auzokideekin elkarrizketa bideak ireki ditzan, garatzen ari den proiektua berme guztiekin egiteko era aurkitzeko.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)