NAIZ+

Kataluniako protestaren neurria hiruzpalau kolpetan: Autopista itxi bat, Mossoen kargak eta «Llibertat» Liceu antzokian

Manifestariak eta Polizia aurrez aurre Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkaritzaren parean. Lluis GENE/AFP
Manifestariak eta Polizia aurrez aurre Espainiako Gobernuak Bartzelonan duen ordezkaritzaren parean. Lluis GENE/AFP

Puigdemonten atxiloketak mobilizazio uholde nabarmena eragin zuen atzo Katalunian. Jendetsuena Bartzelona hiriburuan ANCk deitutakoa. Alemaniako kontsulatuaren parean amaitu zen milaka herritarrek bat egin zuten manifestazioa. «Askatu gure presidentea» zioten afitxak itsatsi zituzten eraikinean bertan.

Lehentxeago, CDRek (Comitès de Defensa de la Repúclia) deituta Espainiako Bartzelonan duen ordezkaritzaren aurrean ehunka herritar batzen hasi ziren. Kataluniako beste ordezkaritza batzutan ere izan ziren antzeko mobilizazioak. Tentsioak gora egin eta poliziak esku hartze bortitza izan zuen manifestarien eta kazetarien aurka, azken hauetako askok salatu zuenez. Dozenaka zauritu izan ziren eta hainbat pertsona atxilotu zituzten Mossoek.

Luze joan zen poliziaren eta manifestarien artekoa eta sarean irudi ugari daude poliziaren oldartzearen eta herritarren protestaren inguruan (hemen batzuk)

Izugarri hedatu den beste argazki bat Girona pareko autopistaren itxierarena da. Jendetza batu zen Puigdemonten atxiloketa salatzeko errepidea isteko.

Ideologikoki protestak izan zuen hedapen zabalaren adierazpen gisa edo, errepide mozketatik Bartzelonako Liceu eraikinera. Aurrez ere ikusi ditugu antzekoak, atzo, berriz, «Llibertat» oihuak entzun ziren bertan: