NAIZ+

Rim Banna artista palestinarra hil da

Bideoan Mikel Laboaren 'Gure Hitzak' abesten entzun dezakezuen artista palestinarra zen Rim Banna, labunbatean hil zen azken urteetan jasaten ari zen minbiziaren eraginez. Postontzian jaso dugu bere heriotzaren berri, eta baita Euskal Herriarekin izan zuen harremanaren inguruko aipamena ere.

2011n 'Biladi hadi' brigada kulturala sortu zen Euskal Herrian eta tartean ziren Arramazka taldeko musikariak. Ekarpen gisa, Mikel Laboaren 'Gure Hitzak' abestiari heldu eta hainbat musikari palestinarren parte hartzearekin osatu zuten bertsio ederra:

Biladi Hadi brigadak eman dituenaren ingurukoak garaian osatu zuten blog honetan ikus ditzakezue.

Palestinalibre.org-en jaso dute bere bizitzaren eta heriotzaren berri, Apartheidaren aurka egindako lan eskerga ekarri dute gogora eta bere azken hitzetan borrokan jarraitzeko deia azpimarratu duela. [+]


Azken agurreko irudiak | Palestina TV