Abiatzear da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa. Guztira 375 urteko espetxe zigor eskaerari aurre egin beharko diote epailearen aurrean gaurtik aitzinera eseriko diren zortzi gaztek.
2016ko urriaren 15 goizaldeko gertakariak epaituko dituzte Auzitegi Nazional espainolean. Gaueko ordu txikitan eta taberna batean herriko zenbait gaztek kalez jantzitako bi guardia zibilekin eta beren bikotekideekin izandako liskarra da epaiketaren mamia. Instrukzioko 3. epaitegiko epaile Carmen Lamelak «terrorismo» delitutzat jo zuen gertatutako eta hark aginduta atzeman zituzten gazteak.
Urte eta erdi beranduago, epaiketara iritsi da auzia. Bien bitartean, ostera, espetxean jarraitzen dute gertakari horiengatik atxilotutako Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz altsasuarrek.
Atzo izan zuen Adur Ramirez de Aldak azken bisita eta bere gurasoek bideo batean jaso dute. Bezperan Iruñean jasotako elkartasunarekin «hunkitua» aurkitu zuten semea.
Epaiketa aurreko azkeneko bisita //
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2018(e)ko apirilak 15
La última visita a Adur antes del juicio. 400 kilometros, 40 minutos#AltsasukoakAske pic.twitter.com/c7xH4nRbAk
Altsasuko auziak elkartasun uholde bat eragin du atxiloketen unetik gaur arte. Asko eta askotariko babes ekimenak egin dira hamasei hilabetetan zehar, azken orduetan, baina, elkartasunak eztanda egin du Iruñeko kaleetan eta baita sareetan ere.
Altsasuko auzian epaituak izango diren gazteen gurasoak hunkituta agertu dira azken orduotan jasotako babesarekin. Eta keinu horiek guztiak eskertu nahi izan dituzte sare sozialetan zabaldutako mezuarekin.
Hunkituta gaude jendearen elkartasunarekin. Izugarria izaten ari da! Emocionadas con toda esta solidaridad! #AltsasukoakAske #EzDaPosible pic.twitter.com/Xk2WOefY8D
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2018(e)ko apirilak 14
Gazteen abokatu Amaia Izkok ere sareak erabili ditu ere bidegabekeria atzean uzteko premiaz ohartarazi eta justizia galdegiteko.
Gabon! Ea bihar JUSTIZIA esnatzen zaigun eguna, bidegabekeriaren gaua atzean utzita#AltsasukoakASKE #UsVolemACasa
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) 2018(e)ko apirilak 15
Babes erakustaldi indartsuena larunbatean izan zen. Aspaldiko mobilizaziorik handiena hartu zuen Iruñeak larunbatean, antolatzaileen arabera 50.000 lagunek aldarrikatu zuten justizia Altsasuko auzian.
Iruñean inoiz egin den manifestazio handienetako bat, handiena ez bada. #AltsasukoakAske pic.twitter.com/gVHoeFavW9
— Gaizka Aranguren (@gaizkaranguren) 2018(e)ko apirilak 14
Altsasukoen aldeko aldarria Madrilera ere heldu zen larunbatean, gazte hauekiko elkartasun mezuak ozen entzun baitziren Berri Txarrak taldeak Madrilen eskainitako kontzertuan.
#AltsasukoakASKE aldarria Madrilen ere... @IgorMeltxor -ek zabaldu berri du honakoa. Berri Txarraken kontzertua:pic.twitter.com/XHTJFZMayn
— Naiz+ (@naizplus) 2018(e)ko apirilak 14
Altsasuko gazteen auziak zeresana handia eman du Euskal Herrian, baita ordea gure mugetatik kanpo ere. Esanguratsua da, adibidez, Ahotsak larunbateko manifestazioaren berri emanez zabaldutako bideoak izandako ikustaldi kopurua. Ordu gutxiren bueltan 20.000 aldiz izan da ikusia eta Estatu espainol osoan YouTuben gehien ikusitako 35 bideon artean aurkitzen da.
TV3 Kataluniako telebista publikoak ere oihartzuna eman nahi izan dio Altsasuko auziari eta auzipetutako bi gazterekin solasean izan da. Sareetan ere aurkitu du saio honen pasarteren bat.
Gaur ere, eguna hastearekin batera asko izan dira euren gogoa Madrilen izan dutenak.
Jokin, Adur, Oihan, Alazne, Jon Ander, Julen, Aratz, Iñaki...musu handi bana!
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2018(e)ko apirilak 16
Altasuko herri osoari, elkartasun osoa gaur Madrilen hasiko den epaiketaren aurrean.#AltsasukoakASKE #EzDaPosible#Justizia
📷Iñigo Uriz/ Foku pic.twitter.com/7YmCYddcqH
Malasañan orain ikusitakoa. #AltsasukoakAske Madrilen. pic.twitter.com/jnuSylFPGO
— Yerai Diaz Ikaran (@ydiazikaran) 2018(e)ko apirilak 15
Avui el primer pensament és solidari. Amb la gent del poble d'Altsasu i, especialment, amb els seus joves #AltsasukoakAske #UsVolemLliures #UsVolemaCasa
— lluc salellas i vilar (@llsalellasvilar) 2018(e)ko apirilak 16
Adur, Jokin, Oihan eta gainontzekoen amezgaiztoaren amaiera gaur hasi dadila
— Tebulosmta #etxera (@Mandoigane) 2018(e)ko apirilak 16
Danak kalean gure doguz!#AltsasukoakAske pic.twitter.com/Jwd4HK8Z41