- Tiempo, contiene la Q. Lengua vasca.
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) 2018(e)ko apirilak 20
- EusQuera.
- Si. pic.twitter.com/yrS6RBTs34
Pasa den astean Tele5 kate espainiarreko ‘Pasapalabra’ saioan euskaldunon hizkuntzaz galdetu zioten lehiakide bati eta erantzun egokia euskara bazen ere, q hizkiaz idatzita ageri zen.
Zehazki, ostegun iluntzeko ‘Pasapalabra’ saioaren azken ariketan itaundu zioten euskararen inguruan Fran izeneko lehiakideari. Abezedarioko hizki guztiekin erroskilla osatu behar dute parte hartzaileek ariketa honetan eta saioko gidariak, Christian Gálvezek, Q letrarekin eskatu zuen euskaldunon hizkuntzari zegokion hitza.
Sare sozialetan kritika ugari eragin ditu euskararen grafia horrek.
Benetan, soilik idatzia ikusteak begietan mina egiten du... 😑 #Euskera #EusQuera #Pasapalabra https://t.co/FmE72eCc15
— Amaia (@Amaia_92) 2018(e)ko apirilak 20
Estos personajes son los mismos que en las noticias de la cadena repiten constantemente Gerona y Lérida, o escriben Vizcaya, Guipúzcoa, Guecho y Baracaldo... están más desfasados que Alfredo Landa con las suecas.
— Replicante (@_Hrundi_Bakshi) 2018(e)ko apirilak 20
EusQuera?? 🙈🙈👿👿
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) 2018(e)ko apirilak 21
EUSKERA!!!!!!!! Mesedez @pasapalabraT5 pic.twitter.com/hrPQmY8ybB
Haatik badira ‘vascuence´ zaharkituaren ordez, nahiz Q letrarekin izan, euskara esaten ikasi dutelako pozik egoteko arrazoia dela defendatu dutenak.
Hizkuntza bakoitzak askatasuna du nahi dituen ortografia arauak hartzeko. #Eusquera #NoDrama
— Angel Erro® (@angelerro) 2018(e)ko apirilak 21
Zuzeu ataria iritzi berekoa da eta atzerriko hizkuntzekin guk geuk ere gure grafia maiz erabiltzen dugula ekarri du gogora. «Zer arazo dago espainiarrek beren grafia erabil dezaten, horrela bederen “euskera” hitza ondo ahoskatzeko gai badira?» galdetu du sarean zabaldutako artikuluan.
Are gehiago, Naffar Translator programa erabili eta “eusquera” nafarreraz idatzita dagoela frogatu du Zuzeuk.