Emmanuel Macron presidente frantsesak egin asmo dituen erreformak protagonista izan dira Ipar Euskal Herrian Maiatzaren Lehenean, Baionan 3.000tik gora lagun bildu dituen manifestazioan. Erreforma horiei aurre egiteko, aurten 50. urtemuga duen 68ko Maiatzaren izpirituari erreferenzia egin eta indar metaketaren aldeko apustua egin dute sindikatuek.
3.000 lagunetik gora #MaiatzarenLehena kari Baionako karriketan. Iazko manifestazioarekin aldenduta askoz jendetsu eta anitzagoa izan da aurtengo martxa. #premiermai pic.twitter.com/pQZDaGSoSi
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) May 1, 2018
LAB, UNSA eta CFDT elkarrekin joan dira pankarta atzean, beste hainbat antolakunde eta kolektiborekin batera eta, CGT, FO eta FSU, aldiz, bakoitza bere aldetik.
Greban dauden trenbideetako langileen aldeko elkartasun keinu ugari izan dira mobilizazioan, eta baita pentsiodunen borrokaren aldekoak ere.
Migranteen eta beraien eskubideen aldeko mezuak ere presente egon dira Baionako hitzorduan, Bizi! mugimenduaren eskutik. Manifestazioa abiatu aurretik sindikatuek egin dituzten hitzartzeetan indarkeria sexistak eraildako emakumeak eta ‘Manada’ delakoaren auziaren sententzia ere izan dituzte aipagai.
Migranteen aldeko elkartasuna eta ikasleen aldarrikapenak present Baionan. Era berean, bortizkeria sexistak erahildako emazteak eta Manadari buruzko sententzia aipagai izan dituzte sindikatuek manifa abiatu aitzin eginiko hitzartzean. #PremierMai #Maiatzak1 pic.twitter.com/kvnKCJdRsn
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) 2018(e)ko maiatzaren 1(a)
Maulen ere egin dute manifestazioa Maiatzaren Lehenaren harira.