Maider IANTZI
DONOSTIA

«Turismoaren jeinua lanparatik atera dugu eta nekez sartuko dugu»

Edinburgo, Oxford eta Bartzelonako unibertsitateetako lau irakaslek ikuspegi ezberdinetatik heldu zioten turismoari, Ezkerraberri Fundazioak antolatutako jardunaldian, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Iritzia eman baino lehen gaia ongi ulertzea zein garrantzitsua den nabarmendu zuten.

Joan den ostegunean Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen jardunaldian euskara, ingelesa eta gaztelania nahasi ziren (itzulpen zerbitzua egon zen hiru hizkuntzetan), baita ikasle, irakasle eta herritarrak ere. Interesez aditu zituzten adituen hitzaldiak, eztabaidari ekin aitzinetik.

Rebecca Finkel doktorea hasi zen, Edinburgoko Queen Margaret University-ko irakaslea. «Turismoa eraldatzaile izateko gai da; nola garatzen den da kontua. Nork lortzen du onura? Denontzat da eraldatzailea? Zein kultura jartzen da agerian eta zein uzten da itzalpean?». Gurea munduari erakusteak ematen digun harrotasuna aipatu zuen. Gainera, «denok ikasten dugu besteengandik».

«Mundu guztia gonbida dezakegu gure hirira, baina kontuan hartu behar ditugu garraio arazoak. Pelikula batean agertzen den leku batek jende aunitz erakartzen badu, nola kudeatuko dugu hori?», gaineratu zuen. Finkelen esanetan, jeinua lanparatik atera dugu eta nekez sartuko dugu. «Komunitate lokalen onurarako lan egin behar da».

Julie Wilson UOC Universitat Oberta de Catalunya-ko irakaslea ekonomia kolaboratzaileaz mintzatu zen. Airbnb plataformak indar handia hartu du. «Praktika hagitz zaharren modernizazioan gaude, ezezagunekin partekatzea antzinako praktika baita». Erantsi zuenez, iritsi egin nahi dugu jabe izan beharrean. Eta maila lokalean egin nahi dugu hori. «Ostatua eskaintzen duten plataformetan anfitrioiak aditu papera joka dezake. Zure etxean norbaiti tokia egitean erantzukizuna hartzen duzu». Turista, berriz, bertakoak bezala bizitzen saiatzen da.

«Baina benetan ari gara partekatzen? Benetan ari gara truke ez monetarioaz?», egin zuen zalantza UOC unibertsitateko irakasleak. «Kasu batzuetan bai eta besteetan ez. Plataforma multinazional handiek ekonomia kolaboratiboa egiten dute ala eredu kapitalistaren luzapena dira? Nola kudeatu plataforma hauen albo ondorioak?».

Araudi bidezkoagoak behar direla aldarrikatu zuen, neurri fiskalak bete behar dituztela etxe edo gelak alokatzen dituztenek, eta, horrez gain, erantzukizunez jokatu behar dutela. Alternatiba dira Freegle eta Fairbnb plataforma txikiagoak.

Turismo irisgarriaren onurak

Majella Sweeneyk Edinburgoko Queen Margaret University-n irakasten du Finkelekin batera. Hilabetetako umea kotxetxoan hartuta kostaldeko herri turistiko batera egun-pasa joan zenean izan zituen zailtasunek inspiratuta irisgarritasunaren gaian sakontzen hasi zen. «Irisgarritasuna da inolako hesirik ez egotea arkitektura, kultur eta zentzumen mailan, denek turismoaz gozatu ahal izateko».

«Pertsona bere desgaitasunera mugatzen dugu, baina hori baino gehiago da beti», nabarmendu zuen. «Jendartea da desgaitzen duena eta jendarteak berak aldatu behar du pertsona hauek kontuan izateko: adinekoak, gurasoak, zenbait janarirekiko intolerantzia dutenak… Diruarengatik ere baztertzen dugu». Turismo irisgarriak onuradun aunitz ditu.

Azkenik, Igor Calzada doktoreak, Oxfordeko Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile dabilen euskaldunak, algoritmoekin lotu zuen turismoa. Urruneko lekuak zeintzuk diren galdetu zuen. Berarentzat, Google Street View-k jasotzen ez dituenak dira. «Krisi migratorio bat bizi dugu eta turismoaz mintzatzen garen bitartean mugak eraikitzen ditugu». Hiri eta eskualdeak nazioarteko eragileak direla azaldu zuen, estatuetatik harago. Eta, turismoa aldatzeko, enpresa eta jendarte eredu berriak behar ditugula defendatu zuen.

“Hiri adimendunak desentxufatuz” izenburuko artikulu bat idatzi du. «Datuen jarraitzaileak gara, sistema erraldoi bateko pieza txikiak. Eta datuak sekula ez dira neutralak; gai dira indarra erabiltzeko sozialki eta politikoki. Horregatik, itun sozial bat behar dugu datuen gainean. Herritarrak jarri behar ditugu datuak kontrolatzen».

Tokian tokiko jendea parte hartzera animatu behar dela aldarrikatu, eta Zumaiako 2016ko turismo plana jarri zuen adibidetzat. «Lortuko dugu hiri eta eskualdeen federazio bat sarean lan eginen duena?», planteatu zuen.

 

Una cría de delfín que muere por el estrés de mil caricias y fotos

La versión punk del periodista madrileño Pedro Bravo puso el broche final a la jornada tomando como base el libro “Exceso de equipaje”, que presentó el mismo día en Elkar. Apuntó que este es «un problema de ricos, ya que la mayoría de la gente no se puede mover por temas económicos. Por ejemplo, «en Grecia se cruzan personas que vienen sin derechos y se van con derechos». Añadió que el turismo es transversal (toca a todas las industrias) y difícil de medir.

Describió la situación de una manera muy gráfica: una cría de delfín murió en Mojácar por el estrés que le causaron los bañistas que no dejaron de acariciarle y hacerle fotos. «Buscamos la experiencia local, pero si se masifica ya no es local». En su opinión, debemos desacelerar, pero nos cuesta. En el país-isla Palau, el turista debe firmar un documento prometiendo que será responsable. En Islandia está en marcha una iniciativa parecida, en Palma han empezado a poner freno a los pisos turísticos y en Ámsterdam están prohibiendo ciertos negocios en el centro para mantener una ciudad viva con distintos tipos de actividades.

¿Qué podemos hacer? Según el periodista, en primer lugar, revisar el relato («El turismo es un gran invento… hasta que deja de serlo»). Después, protestar. Y medir de forma ciudadana, como hicieron Montera34 y Hirikilabs con los efectos de Airbnb en Donostia. También se debe recalcular. Puso de nuevo el ejemplo de Ámsterdam, donde incluso las tiendas de queso están en manos de multinacionales. «Teniendo en cuenta lo que gastan en el transporte, la vigilancia… al Ayuntamiento y a la ciudadanía no les salen las cuentas».

El siguiente paso es «cambiar el modelo», viajar de otra forma para que el impacto económico quede en la comunidad local, y tener en cuenta que si algo es «low cost» es a costa de alguien. Además, hay que «planificar con una visión estratégica», como hizo Barcelona después de los Juegos Olímpicos.

«El final del relato es abierto. Se puede cambiar la mirada que tenemos sobre las protestas y las causas-efectos, así como las actuaciones individuales y colectivas apostando por un turismo respetuoso y un consumo responsable. Por último, hay que cambiar el voto –concluyó sacando la sonrisa de los participantes de la jornada–. Y, si ellos no lo hacen, debemos presentarnos nosotros. Os invito a la revolución».M. I.