NAIZ

Yates, liderrago Giroan

Mitchelton taldeko Simon Yates, Giroko liderra, nagusitu da itzuliko 9. etapan, lidergoa are gehiago sendotuz. Pinot eta Chaves izan dira haren atzetik hurrenez-hurren, eta Froome izan da etapako galtzaile nagusia, irabazlearengandik 1.17ra iritsi baita helmugara.

Yates, podiumean. (Luk BENIES/AFP)
Yates, podiumean. (Luk BENIES/AFP)

Mendiko etapa izan da Giroko 9.ena, Pesco Sannita eta Gran Sassolo artean 224 kilometroz luzatu dena. Mitchelton taldeko Simon Yates abiatu da elastiko arrosarekin, eta lidergoa are gehiago indartuta amaitu du etapa.

Izan ere, bera izan da garailea Gran Sasso gainean, eta atzetik izan ditu, hurrenez-hurren, Thibaut Pinot eta Esteban Chaves taldekidea.

Ez dira lehen talde horretan sartu Giro hasieran itzulia irabazteko kiniela guztietan faborito agertzen ziren Tom Dumoulin eta Chris Froome. Hamabi segundo galdu ditu lehenak, minutu bat eta 17 segundo, aldiz, bigarrenak. Esan daiteke, beraz, eta miraririk ezean, sailkapen nagusiko lehiatik at geratu dela britainiarra.

Bere bigarren atseden eguna izango du Giroak bihar, astelehenez.

Sailkapenak, etapen profilak eta Giroaren inguruko informazio guztia, NAIZen webgune berezian.