![Zorrotzan gertaturiko sutetik urtebete igaro da. (Monika DEL VALLE / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/397/869/article_main_landscape/zorrotza.jpg)
«Urte bat bete da hiriaren errealitatea agerian utzi zuen sutea gertatu zenetik. Batzuek ezkutatu nahi duten bretxa sozial eta urbanistikoa agerian geratu zen», salatu du Aitziber Ibaibarriagak komunikabideetara bidalitako ohar batean.
EH Bilduren Bilboko bozeramailearen ustez, gertaera larri bat gertatu behar izan zen instituzioek zerbait egiteko. «Familia bereko bost pertsona hil ziren sute horretan. Ordura arte Udal Gobernua ez zen hasi kudeatzen aurreko bi hamarkadetan kudeatu beharrekoa. Sute larria gertatu arte ez ziren hasi egoera txarrean dauden etxebizitza batzuen inguruan neurriak hartzen», salatu du Ibaibarriagak.
Bilboko EH Bilduk gogoratu duenez, gaur egun oraindik eraitsiak izan ez diren bi eraikin daude zonalde horretan. Egoera horren aurrean, EH Bilduren udal taldeak beste behin eskatu dizkio Udal Gobernuari neurri definitiboak hiriaren gune horretarako.
«Orain arte ez dute abian jarri modu serio batean Zorrotzarako plan integrala. Hori bertako auzokideek ulertzen ez duten erabaki onartezin bat da eta horrek haserrea sortzen du egoera hobetu ez den auzo batean», salatu du Aitziber Ibaibarriagak oharrean.
2017ko maiatzean Zorrotzako Landan gertaturiko sutean familia bereko bost lagun hil ziren.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)