«Oroimenaren errelatoa lantzen ari den une honetan, beraien errelato bakarra inposatzera etorri ziren, gurea zanpatuz; beste minik egon ez balitz bezala», adierazi dute Elorrion herritar ugarik. Martxoaren amaieran salatu zuten Arkaitz Bellon eta Jose Mari Aranzamendiren omenez egindako Guardia Zibilak oroitarriak hautsi egin zituela.
Guardia Zibilaren lauzpabost patrol eta beste auto bat herri horretako Berriozabaleta auzoan agertu ziren 07.00ak aldera, eta Jose Mari Aranzamendi ‘Katxue’ eta Arkaitz Bellon ‘Pantxi’ espetxean hil ziren presoak oroitzeko han dauden monolitoak suntsitu egin zituzten. Aranzamendiren oroitarria, harrizkoa, kolpeka apurtu zuten eta zati txiki batzuk bertan utzi dituzten arren, handiena eraman egin dute. Bellonen monolitoa, burdinezkoa, erabat tolestuta eta hondatuta utzi dute. Era berean, horretan ari ziren bitartean, bertatik igaro nahi zuten auzotarrak ordu erdiz atxikita eduki dituzte, identifikatu ostean.
«Noren izenean etorri ziren? Zertara? Zergatik?», galdetu dute. «Espainiar Estatuak bere indar armatuak erabiliz eta zerbitzu garaian gainera, zera erakutsi nahi izan digu beste behin ere. Menpekoak garela; dependienteak», gehitu dute.
Errelatoaren borrokan kokatu dute gertatutakoa. «Beraien errelato bakarra inposatzera etorri ziren, gurea zanpatuz, beste minik egon ez balitz bezala». Honen aurrean, Aranzamendi eta Bellonen «izena eta izana ozen eta harro» aldarrikatu nahi izan dute. «Militante konprometituak izateaz gain badute beste zerbait komunean. Injustizia».
Gogora ekarri dute bata prebentiboki eta bestea, «kondena bidegabe bat» osorik betetzear zuela, bakartuta, etxetik hurrun eta ziega ilun batean hil zirela. «Bere garaian Katxue eta Pantxi, edota duela bi hilabete eskas, Antxo erahil zituen espetxe politika krudelak bere horretan mantentzen dutela eta berriro gertau ez dadin, mendekuan oinarritutako salbuespen neurri guztiak bertan behera utz ditzatela eskatzen dugu».
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)