Eskola jazarpena edo bullyinga prebenitu eta hura gainditzeko xedez KiVa programan murgilduta dago Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta baita bertako kide de Lekeitioko Azkue ikastola ere. Ikastolako ikasle hauek gainera, jazarpenaren aurka KiVa abestia eta bere bideoklipa sortu dute berriki.
Bulling-a gainditzeko bidean Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak iazko urtarrilean martxan jarri zuen programa berritzailea da KIva. Finlandiako Turkuk unibertsitateak sortu eta garatutako programa da Kiva eta mundu mailan eskola jazarpenari aurre egiteko programa eraginkorrena omen da.
Jazarpen kasu batean esku-hartzeko eta jarraipena egiteko programa ere baden arren, KiVak bereziki prebentzioan jartzen du arreta handiena. Eskola jazarpena talde fenomeno bat dela kontuan hartuta, gakoa ikasleen jarreran eragitea da, haien jarreraren eta pertzepzioaren aldaketa proposatzen du.
2006. urtean hasi ziren KiVa programa lantzen Finlandiako Turkuk unibertsitatean eta hiru urte beranduago, 2009an, jarri zuten herrialdeko eskoletan martxan. Orduz geroztik emaitzak harrigarriak izan dira, eskola jazarpena izugarri murriztea lortuz.
Hego Euskal Herrian 2017tik martxan
2017ko urtarrilean jarri zen martxan programa Hego Euskal Herrian. Orduan, 52 eskoletan jarri zen martxan eta hortaz, 6 eta 12 urte arteko 18.000 ikaslerekin ari dira Kiva programaren lanketa egiten.