NAIZ+

Su Ta Gar taldeari omenaldia, Berri Txarrak-en eskutik

Ezdok Fest festibalaren estreineko edizioan izan da Berri Txarrak taldea eta Eibarren izanik, herriko talde kuttunari gorazarre egin diote ‘David Eta Goliath’ abestiaren bertsio honekin.

Ezdok Fest festibalaren oholtza gainean izan zen Berri txarrak taldea larunbatean, Belako, Toundra, Viva Belgrado, Dead Bronco edo Kokein moduko taldeekin partekatu zuen hirukoak Eibarko eszenatokia eta jarraitzaileek gogoz gozatu zuten eskainitako kontzertuan. Eibarrean izanik, bertako talde kuttuna den Su Ta Garri gorazarre egin nahi izan zion Lekunberriko taldeak eta eibartarren ‘David Eta Goliath’ abesti ezagunaren bertsioa eskaini zuten.

Sareetan oihartzuna izan du Berri Txarrak taldearen keinuak eta Su Ta Gar taldearen Twitter kontuan ere aurkitu ditugu bertsioari erreparatzen dioten mezuak.

Ostiral eta larunbatean ospatu zen Ezdok Fest festibalaren estreinako edizioa Eibarko Unbe kirolguneko belar artifizialeko futbol zelaian. Eibarko Ez Dok tabernan, azken bost urteetan zehar doako 200 kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, pausu bat urrunago joan eta jaialdi bat antolatzea erabaki dute tabernako arduradunek. Iaz, kontzertu batzuk antolatu zituzten kalean, EH Sukarra eta Porco Bravo taldeak izan ziren besteak beste, baina aurten erronka handitu eta Ez Dok Fest sortu dute, Euskal Herriko eta Estatu espaoinoleko abangoardiako rocka ordezkatzen duten taldeen eskutik.