![Kirmen Uribe idazlea izan da irakurketari hasiera eman diona.](/media/asset_publics/resources/000/505/114/article_main_landscape/Kirmen1.jpg)
Goizeko 8.00etan puntu-puntuan, abiatu da Arriaga Antzokian Klasikoen Irakurketa Jarraituaren XI. edizioa. Kirmen Uribe idazleak ekn dio Txomin Agirreren ‘Kresala’ eleberriaren lehenengo lerroak irakurtzeari. Bingen Zupiria, Lakuako Kultura eta Hizkuntzako Politikarako sailburuak, eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak hartu dituzte ondorengo txandak.
Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako ekimena da. Hamabi orduz jarraian irakurriko dute ‘Kresala’ eleberria, bizkaieraz idatzirik dagoena XX. mendeko hasieran.
Ikasturteari amaiera emateko antolatzen duen ekintza honetan laurehun lagun inguruk hartuko dute parte eta horiek izango dute Agirreren obra txandaka irakurtzeko ardura. Ekitaldia Arriaga antzokiaren kanpoaldeko pantaila baten bidez eta EiTBren webgunean ere ikusi daiteke zuzenean eta Alondegiko Kulturen Atarian ere pantaila bat jarri dute ekitaldia ikusi ahal izateko.
Hain zuzen, parte hartzaileen artean egongo dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Bilboko Udaleko, Bizkaiko Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Laboral Kutxako arduradunak, Andres Urrutia euskaltzainburua, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta irakasleak, komunikabideetako eta sindikatuetako ordezkariak, Bilbo Zaharra euskaltegiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak, kultur eragileak, ostalariak, Gotzaingoko ordezkariak eta ekonomialari, abokatu eta ingeniarien eskola profesionaletako ordezkariak, besteren artean. Tarteka, munduan zeharreko euskal etxeetan grabatutako irakurketa bideoak ere proiektatuko dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)