Tolosaldeako Alkizako Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketa egin berri du. Transexualitatearen gaia jorratu du aurten lehiaketak eta otsailean hil zen Ekai gazte ondarrutarrari idatzi diote parte hartzaileek.
Adinen arabera, lau mailatan zegoen banatuta lehiaketa, eta helduen mailan Ekaitz Goikoetxeak irabazi du sari nagusia. Epai mahaiak hizkuntzaren erabilera aparta, maila literario altua eta H hizkiaren egindako jokoa nabarmendu du Goikoetxearen lanetik.
Gutun hunkigarria idatzi du besaindarrak eta saria Ekairekin batera partekatu nahi izan du. «Saria zuretzat da maitte, zuretzat eta horrenbeste maite zaituzten etxekoentzat, Elaxar, Anuka, Iradi... Eta baita, nola, ez, Chrysallis elkarteko guztientzat beraien etengabeko borrokagatik», gaineratu du. Ekairen gurasoek azkar eskertu zuten Goikoetxearen keinua.