Sute handi bat izan zen atzo iluntzean Ondarroan, San Ignazio kalean. Inor zauritu ez zen arren, 40 familia atera zituzten inguruko etxeetatik eta suak abandonaturik zegoen Ortiz kontserba fabrika erabat kiskali zuen.
Etxea utzi behar izan zuten bizilagunei ostatu emateko herriko kiroldegia prest zuen Udalak, gehienak, ostera, senide eta lagunen etxeetara joan ziren.
Iluntzeko 21.20 aldera, bizilagun batek eman zuen sutearen abisua. Suhiltzaileak bertaratu zirenerako baina, sutea handia zen. Goizaldeko 2.00ak pasatxo arte aritu ziren sua kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan eta jardun horren testigu izan zen Aiert Goenaga ondarroarra.
23 bideoren bidez Ondarroan gertatzen ari zen guztiaren berri eman zuen zuzen-zuzenean bere Twitter kontuan. Alboko eraikinetako bizilagunak etxetik kanporatzen ari ziren unea jaso zuen, baita eraikineko solairuak behera egiten duten mementoak edota suhiltzaileen jarduna ere.
Hementxe Ondarroako sutearen Twitter haria oso osorik:
Ondarru #justnow pic.twitter.com/aADe9Te6JS
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Buff pic.twitter.com/VQaExty247
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Eraikin osoa hutsik zegoen aspalditik. Bihar ez da ezer geratuko. pic.twitter.com/IUepXQ9DBv
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Joder... pic.twitter.com/1yRMeVajWz
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Lanean dira suhiltzaileak pic.twitter.com/Ny8jXzg1XX
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Alboko eraikinekoak etxeetatik kanpora ateratzen ari dira. Nekez itzaliko dute sua. pic.twitter.com/pSrd7yhAq2
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Bi aldetatik ari dira suhiltzaileak. pic.twitter.com/AuIFklf4nZ
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Suak solairu bat egin du behera. Oker dago asuntoa. pic.twitter.com/40smCtpJSl
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Gau luzea izango da gaurkoa. pic.twitter.com/6iaL1jGfVh
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Aurreko fatxadaren ezker aldea apur bat kotrolatu dute. Eskuinekoa oraindik oso bizi dago. pic.twitter.com/nSeUcZciOx
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Eraikinaren zatiak kalera erortzen daude, beste solairu bat jaitsi aurretik itzaltzea ez da erraza izango. pic.twitter.com/k89SmO5IDS
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Alboko bi eraikinak hustuta, pareko erikineko segurtasun neurriak zaintzen ari dira suhiltzaileak. pic.twitter.com/qAKHAk3Ffo
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Hiru aldetatik ari dira orain suhiltzaileak. A ze lana eurena pic.twitter.com/ORZAQHBjbi
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Bi ordu sutea hasi denetik eta badirudi suhiltzaileek nahiko kontrolatua daukatela. pic.twitter.com/4Lh4nmDfrC
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Orain badirudi erdiko solairura iritsi dela sua. pic.twitter.com/k1k89tNovb
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Bi dorretatik eta espaloitik dabiltza suhiltzaileak. Goikoa kontrolpean eta bideoan ondo nabaritzen ez bada ere erdikoa oraindik bizi. pic.twitter.com/Dkrit8PFHV
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Suak ez du amore eman nahi. pic.twitter.com/mRmuITalAY
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Berriz indartu da. pic.twitter.com/XVvPtUWYAN
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Erdiko sua kontrolatu ostean eskuinean agertu den azken fokoarekin dabiltza. pic.twitter.com/SkVcRockGR
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Temati dabil sua... pic.twitter.com/n1JSEfCnOS
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Oraintxe sartu dira suhiltzaileak eraikinera. pic.twitter.com/DltnleE3Aj
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Azkenetan dagoela dirudi pic.twitter.com/Kycv6QaZ3q
— Aiert Goenaga (@aiertgoenaga) 2018(e)ko ekainaren 18(a)
Suhiltzaileak eraikinetik irteten hasi dira pic.twitter.com/RplpcFSUF2