NAIZ+

Errekaleor, zuri-beltza koloreztatuz

Auzoa bezain bizi daude Errekaleorreko hormak. Kolorez josirik hitz egiten dute, gertuko nahiz urrutitik iritsitako puntako muralistek egindako lanek. Sartu, ezagutu gurekin auzoa apaintzen duten muralak

Erreakaleorreko zenbait mural.
Erreakaleorreko zenbait mural.

Errekaleor auzoko hormek ozen egiten dute hitz, irudimenean jositako marrazkiek paperetik hormetara egin dute salto eta ohikoak zaizkigun pareta ilunak kolorez bustiak ageri dira. Dagoeneko 16 eraikinetako hormak ageri dira muralez apainduta, gertuko nahiz urrutitik iritsitako puntako muralisten ekarpenekin.

Iparraldera begira dauden eraikinetan kutsu aldarrikatzailea duten irudiak eta mezuak nagusitzen diren bitartean, hegoaldeari so daudenetan askotariko muralistek eginiko lanak dira ikusgai.

Andaluziatik eta Madrildik iritsitako Julik eta Zorak adore eman edo aurrera egiteko deia egin dute, ‘Aurrera’ izena ipini diote muralarekin. Barricada Grafica Valparaisoko kide txiletarrena da ‘Ira, la perrita’ murala. Txilen txakurra erresistentziaren sinbolo bat da, baita, mobilizazioetan eta protestetan, poliziaren aurrean ahalduntzearen eredu ere. Tomas Facio argentinarrak ostera, ‘Baserritarra’ lana egin du Errekaleorrelko hormetan, «bere zapaltzaileen aurrean, herritarraren ahalduntzea» islatu nahian. Cadizen jaio eta egun Parisen bizi den Manolo Mesa da ‘La Pegarra’ muralaren egilea eta emakumeen indarra eta euskal ohiturak goraipatu nahi zituen lan honekin. Italiako Blu muralista entzutetsuaren arrastoa ere aurki daiteke Errekaleorren.

Aurrez aurre ezagutzeko betarik ez dutenentzat, Twitter bidezko txangoa prestatu digute Errekaleor auzoko bizilagunek. Hementxe ikusgai askotariko muralistek eginiko lanak: