«Txakur txikiaren zubia», tropa frankistak Bilbora sartu baino lehen
1892an, lehenik “Burdinazko zubito birakaria” eta ondoren “San Agustin” izena izan zuen zubia inauguratu zuten Bilbon. Herritarren artean ezagunagoa zen “Txakur txikiaren zubia” izenarekin, argazkian ageri den garitaren ondoko tornu metalikotik igarotzeko bost zentimo ordaindu beharra zegoelako.
![](/media/asset_publics/resources/000/509/777/article_main_vertical/0623_juantxo.jpg)
1892an, lehenik “Burdinazko zubito birakaria” eta ondoren “San Agustin” izena izan zuen zubia inauguratu zuten Bilbon. Herritarren artean ezagunagoa zen “Txakur txikiaren zubia” izenarekin, argazkian ageri den garitaren ondoko tornu metalikotik igarotzeko bost zentimo ordaindu beharra zegoelako. Orduan beste bi aukera baino ez zeuden itsasadarraren alde batetik bestera igarotzeko, Isabel II.aren zubitik, Areatzan, edo txalupaz. Hori dela eta, udaletxe aurreko pasabideak arrakasta handia izan zuen, bidesaria gorabehera. Zubia, halaber, birakaria zen, itsasontziei pasatzen uzteko. Antonio Ruiz de Velasco y Leiva injineru mexikarrak diseinatu zuen, besteak beste Begoñako igogailuaren proiektuaren egileak. Argazkia joan den mendeko 30eko hamarkadan egin zuen German Elorzak. Bertan “Txakur txikiaren zubia” ikusten da, atzean udaletxea duela. Zubi hori, Bilboko beste batzuekin batera, 1937ko ekainaren 18ko gauean lehertu zuten, tropa frankistak Bilbora sartu baino lehen.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)